ZAINTZA JARDUNALDIAK

Zaintzarako arkitekturak eta Zaintzen duten komunitateak
Arquitecturas para el cuidado y Comunidades que cuidan 

 

 

 

| Hiritik At |

Zaintzarako arkitekturak

Hiriek eta espazioen konfigurazioak gure bizitzaren alor guztietan eragina dute eta nola ez, zaintzan ere. Horrela, ezinbestekoa da hiriak eta baita etxebizitzen diseinua ere, ikuspegi feministatik garatzea.

Zentzu honetan, azken urteetan beste bizimodu batzuk proposatzen dituzten etxebizitza proiektuak garatzen ari dira, izan erakunde publikoen ekimenez zein herritarren ekimenez.

Jardunaldi hauetan Euskal Herrian garatzen ari diren etxebizitza kolaboratibo eredu desberdinetaz arituko gara, arkitekturatik, zaintza beharren antolaketatik edota komunitate izaeraren garapenaren ikuspegitik.

 

Hitzaldiak euskaraz izango dira.

Noiz? Apirilak 15, 18.30tan

Non? Palmera Montero Gunea, Irun

 

Zaintzen duten komunitateak

Bizitzak sostengatzeko elementu nagusia da zaintza, eta beraz, politika publikoen erdigunean egon beharra du. Baina, zaintza erronka kolektibo bat izanik gobernantza eredu publiko-komunitarioak sustatu beharko ziren. Baina nola egin daiteke hori?

Jardunaldietan Errenterian, Donostian, Oiartzunen eta Tolosan egon diren esperientzien inguruan hausnartuko dugu bertako Udalen eskutik. Era berean, Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo dauden zenbait eredu publiko-komunitario ezagutuko ditugu.

Zehazki, Getxo Zurekin ekimeneko Naomi Hasson izango dugu, Beterri Buruntzaldea eskualdeko zaintza diagnostikoa ezagutuko dugu Emagineko Miren Arangurenen eskutik eta Madrid de los Cuidados ekimena ekarriko digu Mónica Díaz Lópezek.

 

Hitzaldiak hurrengo hizkuntzetan izango dira:

    • Getxo Zurekin: euskaraz
    • Beterri Buruntzako Zaintza Diagnostikoa: euskaraz
    • Madrid de los Cuidados: gazteleraz
    • ‘Erakunde Publikoetatik Zaintza Komunitateak indartzen’ mahai ingurua: euskaraz

Noiz? Apirilak 24, 10.00tan

Non? Palmera Montero Gunea, Irun

 

Arquitecturas para el cuidado

Las ciudades y la configuración de los espacios afectan a todos los aspectos de nuestra vida, y por supuesto, al cuidado. Es por ello que es vital diseñar las ciudades y las viviendas desde una perspectiva feminista.

En este sentido, durante los últimos años se han creado proyectos residenciales que fomentan otro tipo de formas de vida, tanto por parte de las instituciones públicas como desde iniciativas ciudadanas.

En estas jornadas conoceremos diferentes viviendas colaborativas que existen en Euskal Herria, tanto desde el punto de vista arquitectónico, como desde las necesidades del cuidado o desde la construcción de la comunidad. 

 

Las conferencias serán en euskera.

¿Cuándo? 15 de abril, a las 18.30

¿Dónde? Espacio Palmera Montero, Irun

 

Comunidades que cuidan

El cuidado es un elemento capital para la sostenibilidad de las vidas, y por tanto, debe de estar en el centro de las políticas públicas. Pero el cuidado es a día de hoy un reto colectivo por lo que se deben fomentar modelos público-comunitarios de gobernanza. Pero, ¿cómo se hace esto?

En las jornadas reflexionaremos sobre las experiencias de Errenteria, Donostia, Oiartzun y Tolosa, de la mano de sus consistorios. Asimismo, conoceremos modelos público-comunitarios tanto de Euskal Herria como de fuera de ella.

Concretamente, contaremos con Naomi Hasson de Getxo Zurekin, conoceremos el diagnóstico de los cuidados de la comarca Beterri Burutzaldea de la mano de Miren Aranguren, de Emagin, y estará con nosotras Mónica Díaz López de Madrid de los Cuidados.

 

Las conferencias serán en los siguientes idiomas:

    • Getxo Zurekin: en euskera
    • Diagnóstico de los Cuidados de Beterri Buruntza: en euskera
    • Madrid de los Cuidados: en castellano
    • La mesa redonda ‘Reforzando las Comunidades de los Cuidados desde las Instituciones Públicas’: en euskera

¿Cuándo? 24 de abril, a las 10.00

¿Dónde? Espacio Palmera Montero, Irun

Jardunaldietarako izen-ematea / Inscripción para las Jornadas

Jardunaldiak online emitituko dira helbide honetan: https://jardunaldiak.bdskoop.eus
Bertan ikusteko ez da beharrezkoa izena ematea.

Las jornadas se emitirán online en el siguiente enlace: https://jardunaldiak.bdskoop.eus
Para verlas aquí no es necesario rellenar el formulario de inscripción.