LAN DEIALDIA

Hiritik At taldekide bila dabil

 

 

 

| Hiritik At |

Hiritik At-en Irungo bulegorako pertsona baten bila gaude. 

Lanpostuaren informazio guztia hemen:

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA ETA BALDINTZAK

  • LANPOSTUA: Proiektugintza
  • ESKAINITAKO ORDU KOPURUA: Jardun osoa (32 ordu)
  • FUNTZIOAK: Proiektu sozialen dinamizazioa eta espazioen diseinua
  • MAILA: Ingeniaritza eta ikerketa teknikoen bulego hitzarmeneko 2.maila
  • GAINBEGIRALEA: Irungo bulegoko lankideak
  • KOKALEKUA: Irun (BDSkoop espazioa)
  • EPEALDIA: 6 hilabete (irailaren 15etik hasita)
  • KONTRATU MOTA: Besteren kontura iraupen jakinekoa
  • PROBALDIAREN ONDOREN: Lan kopuruaren arabera luzatzeko aukera
  • LAN ORDUTEGIA: Proiektuen eta lan taldearen dinamikaren arabera zehaztuko da
  • SOLDATA: 1.704,44€/hilean (14 ordainsaritan)
  • LAN BALDINTZAK: Lan hitzarmenaren araberakoa

 

LANPOSTUAREN ZEHAZTAPENAK

  • PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:
    • Jakintza arlo hauetakoren bat:
      • Arkitektura eta hirigintza
      • Ingeniaritzak
      • Diseinu grafikoa zein espaziala
  • ESPERIENTZIA:
    • Ikasketez gain ondorengo arloetan esperientzia baloratuko da:
      • Proiektu espazialen diseinua eta hauen aurkezpen grafikoa
      • Politika Publikoak eta Administrazio Publikoa: aurrekontuak, dirulaguntzak, lan interdepartamentala…
      • Prozesu sozialak zein hauen dinamizazioa
  • HIZKUNTZEN EZAGUERA
    • EUSKARA – Ahoz zein idatziz menperatzea (ezinbestekoa)
    • GAZTELERA – Ahoz zein idatziz menperatzea (ezinbestekoa)
    • INGELESA eta FRANTSESA baloratuko dira
  • MUGIKORTASUNA
    • Gidatzeko baimena eta auto propioa izatea (ezinbestekoa)
  • TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA
    • Libre Office
    • AutoCAD
    • Diseinu grafikorako (Photoshop, Ilustrator, InDesign…)
    • 3D diseinurako programak (SketchUp, Revit…)
    • Bestelako ezaguerak baloratuko dira
      • Presto (aurrekontuak egiteko)
      • Gestiona (udal administraziorako)
      • Web orrialdeen edizioa
      • Bideo edizioa
  • BESTE EZAUGARRI BATZUK
    • Ekonomia sozialean zein herri proiektuetan aritu izana hobetsiko da
  • KONPETENTZIAK
    • Iniziatiba
    • Proiektu eta prozesuen gestiorako gaitasuna
    • Talde lanean aritzeko gaitasuna
    • Lanerako autonomia
    • Jende aurrean hitz egiteko gaitasuna
    • Lan saioak dinamizatzeko gaitasuna
  • LANPOSTUAREN FUNTZIOAK
    • Proiektu espazialen diseinua eta hauen aurkezpen grafikoa
    • Prozesu sozialen prestaketa eta dinamizazioa
    • Instituzio Publikoekin harremana eta lankidetzan aritzea
    • Taldearen eta kooperatibaren funtzionamendu eta barne antolaketerako beharrezkoa izan daitezkeen lanetan taldekideekin lankidetzan aritzea

Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: hiritik-at@hiritik-at.eus eta adierazi “LAN DEIALDIA” kontzeptua. 

Bidaltzeko epea: apirilak 30