ZAINTZA EKOSISTEMAK

ZAINTZA EKOSISTEMAK

ZAINTZA EKOSISTEMAK

Zaintza ekosistema publiko-komunitarioak indartzen

Tokiko garapena

Lekua: Tolosa, Errenteria, Oiartzun eta Donostia

Eskala: Hiria

Urtea: 2021

Finantziazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia

Kolaboratzaileak: Parean elkartea eta Deustuko Unibertsitatea

 

Covid19aren iritsierak gure lurraldea egoera berri baten aurrean jarri du. Osasunari loturiko krisi batek, gure jendartearen ziurtasun asko jarri ditu dantzan.

Proiektu hau, krisiak suposatu duen talkatik, eman diren erantzun publiko eta komunitarioetatik ikasi, eta zaintza ekosistema dentsoagoak artikulatzeko bideak proposatzera dator.

 

ESE III

ESE III

EKONOMIA SOZIAL ETA ERALDATZAILEA SARETZEN III

Tokiko garapena

Lekua: Gipuzkoa

Eskala: Euskal Herria

Urtea: 2019-2020

Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia

Kolaboratzaileak: Batura eta Bira Produkzioak

info + : hemen

Covid19-ak, bizi gaituen sistema kapitalista, hetero-patriarkal eta ekozidaren egiturazko krisi asko agerian utzi ditu. Beste askorenean sakontzera eraman gaitu honi emandako erantzunak. Ezinegonez baina baita determinazioz esan dezakegu modernitate kapitalistaren kolapsoaren atarian gaudela.

Eta honen aurrean zer?

Proiektu honetan ESEko esperientzia askok krisi anitz honi erantzuteko izan duten gaitasuna aztertu dugu. Era berean, sortu behar dugun eredu post-kapitalistari begira ESEko esperientzia askok duten potentziala ere aztertu eta landu dugu.

Hemendik, asmoa zabalpenerako material dibulgatiboa sortzea izan da. Alboan utzitako bideoak ekoiztu ditugu horretarako.

BIDASOA KM0

BIDASOA KM0

BIDASOA KM0

Tokiko garapena

Lekua: Bidasoa [Irun, Hendaia, Hondarribia]

Eskala: Eskualdea

Urtea: 2019-2020

Bezeroa: Eusko Jaurlaritzako Landa Garapena

Kolaboratzaileak: Labore Txingudi, Aldatsa Baratza eta Laneko

info + : http://www.bidasoakm0.eus/

 

Bidasoa KM0 proiektua bertako produktua eta nekazaritza sustatzeko asmoarekin jaiotzen da eta Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko dirulaguntza jasotzen du.

Proiektuaren sustatzaileak Labore Txingudi, Aldatsa baratza eta Hiritik At kooperatiba badira ere, hasieratik saiatu da eskualdeko nekazaritzaren inguruko aktoreak proiektuari lotzea baita mugaz gaindiko izaera hartzea. Zentzu horretan Hendaiako Laneko Garapen Agentziarekin batera eskualdeko proiekzioa izatea.

Eskualdeko elikadura sektorearen azterketa egiteaz gain, Labore Txingudiren birfundazioan lagundu eta online plataforma sortu da ere: Bidasoa KM0

Oarsoaldeako Tokiko Elikagaien Transformazio Zentrua

Oarsoaldeako Tokiko Elikagaien Transformazio Zentrua

Oarsoaldeako Tokiko Elikagaien Transformazio Zentrua

Tokiko garapena

Lekua: OARSOALDEA
Eskala: Eskualdea
Urtea: 2018-2019
Bezeroa: Oarsoaldea Garapen Agentzia
Kolaboratzaileak: Arraztalo eta Aldura elkarteak
info + :

Gaixo psikikoen integrazio sozio laboralean aurrera pausuak emateko asmoz, Oarsoaldean lanean diharduten Arraztalo eta Aldura elkarteek Garapen agentziarekin batera Tokiko Elikagaien Transformazio zentru bat antolatu nahi duten. Horren bideragarritasuna eta ezaugarritzea aztertze bidean bi produktu konkreturen bideragarritasunak aztertu dira, gure kasuan produktuen komertzializazio bideragarritasuna: 4. sorta eta saprofitoak.

Horretarako elikagaien sektorearen balio kate osoa aztertu dugu eskualdean bertan zein Donostialdea eta Bidasoaldean elikadura kateko produktore, banatzaile, saltzaile eta jantoki kolektibo ezberdinekin bilduz. Sektorea eta inguruko lurraldea kontuan hartuz egindako elkarrizketa hauetatik atera ditugu aurrera begirako estrategia diseinatzeko klabe nagusiak.

Lea Artibai eskualdeko elikadura estrategia

Lea Artibai eskualdeko elikadura estrategia

Lea artibai eskualdeko elikadura estrategia

Tokiko garapena

Lekua: Lea Artibai
Eskala: Eskualdea
Urtea: 2018
Bezeroa: Lea Artibai Garapen Agentzia eta Lea Artibai Landagarapen Alkartea
Kolaboratzaileak:
info + : Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza eta Garapen Agentzia

Lea Artibaiko Elikadura sektoreko azterketa eta estrategia garatu dira ekoizle, hostalari eta merkatarien parte hartzea bultzatuz. Bertako produktua balioan jarri eta lehen sektorea sustatzeko asmoarekin, hainbat proiektu konkretu diseinatu dira ere.