Labore Txingudi

Labore Txingudi

Labore Txingudi

 

Tokiko garapena

Lekua: Irun
Eskala: Eskualdea
Urtea: 2016
Bezeroa: Labore Txingudi
Kolaboratzaileak:
info + : https://laboretxingudi.org/

 

Labore Txingudi, kontsumo arduratsua sustatzeko irabazi asmorik gabeko elkartearen proiektuan parte hartu dugu. espazio berria eraitzeko prozesuan parte hartu dugu, diseinutik hasita exekuzioraino.
Hauek izan dira prozesuaren gakorik garrantzitsuenak:

Proiektuaren bideragarritasun plana. Proiektuaren aurreikuspen ekonomikoa.

Komunikazio lana. Proiektuaren behar komunikotiboak detektatzen eta garatzen.

Barne antolaketa. Autogestioan eta gobernantza horizontalean oinarritutako proiektua izanik proposamen konkretua bideratu dugu printzipio horiek praktikan gauzatzeko.

Espazioaren antolamentua. Espazioa txikia izanik, produktuen kokapena, hozkailua, langilearen
lanpostuaren kokapena, erosleek egin beharreko ibilbidea,etab., ongi lantzea garrantzitsua izan da, langile
zein bazkideen erosotasuna bermatze aldera.

Material berrerabilia. Dendarako altzariak eraikitzeko erabilitako material guztia berrerabilitakoa izan
da. Modu hontan eredu jasangarri baten aldeko apostua egin dugu eta honetaz gain, dendako altzarien
aurrekontua ia zeron utzi dugu.

Auzolana. Bazkideekin elkarlanean eraiki ditugu dendarako altzari guztiak.

Prozesu honen bukaeran esan dezakegu kontsumo eredu berri baten alde lan egiteko proiektu herritarra martxan jarri dela eta espazio praktiko, goxo eta elkarteari kostu ekonomiko oso txikia suposotatu dion espazio berri bat eraiki dugula auzolanean.

 

 

KOOP Fabrika

KOOP Fabrika

KOOP Fabrika

Tokiko garapena

Lekua: Gizpuzkoa
Eskala: Eskualdea
Urtea: 2017-2018
Bezeroa: Gipuzkoako foru aldundia
Kolaboratzaileak: Lanki, Olatukoop, Talaios, Bagara
Info+: http://koopfabrika.eus/fabrikak/

KoopFabrika ekonomia sozial eraldatzailea eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da. 2017ko edizioan, Gipuzkoako lurraldeko hiru eskualdeetan gauzatu da programa hau: Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean.

Agrokoop

Agrokoop

Agrokoop

Tokiko garapena

Lekua: Irun
Eskala: Eskualdea
Urtea: 2016
Bezeroa: Bidasoa Bikzirik garapen agentzia

Bidasoa Biririk garapen agentziak antolaturik, Hiritik At-ek lehen sektoreari lotutako idei-negozioak garatzeko programa diseinatu eta dinamizatu du. 6 astez programa honetan parte hartu dutenek Agroekologia eta Ekonomia Sozialean oinarritutako proiektua garatzeko aukera izan dute. Hitzaldiak, bisitaldiak eta tailerretaz osatu da programa.

Baserri eta lurren errolda

Baserri eta lurren errolda

Baserri eta lurren errolda

Tokiko garapena

Lekua: Hondarribiako udala
Eskala: Eskualdea
Urtea: 2015-2016
Bezeroa: Hondarribiako udala

Hondarribiako udalak Hiritik At-i esleitutako proiektua da Hondarribiako lur sail eta Baserrien errolda, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako Enplegu Berdea bultzatzeko dirulaguntzaz baliaturik.

Proiektu honen bitartez, Hondarribako nekazal eremua aztertu eta nekazaritza biziberritzeko proposamenak luzatu nahi dira.

Gerriko agroekologikoa

Gerriko agroekologikoa

Gerriko agroekologikoa

Tokiko garapena

Lekua: Bilboko Otxarkoaga auzoa
Eskala: Hiria
Urtea: 2014
Iraupena: 2 hilabete
Bezeroa: Otxarkoagako familia elkartea

Bilboko udala baratza parkeak bultzatzen ari da hainbat auzoetan, horien artean Otxarkoagan. Bertako familia elkartearekin harremanetan, Hiritik At-ek haratago doan proiekuta proposatu zuen: Otxarkoagako gerriko agroekologikoa.