| Hiritik At |
Ekosistema burujabeak.
LURRALDE BURUJABETZA ERAIKITZEKO MIHIZTADURAK
Gure herria arrakaletako espazioak ireki eta birsortzen maisua da. Hernanin lekutu diren konstelazio horien irakaspenetatik guk ere Utopia errealak planifikatzen jarraitzeko ekarpena egin genuen Lurralde Burujabetza bilduman (Hiritik At, 2022).
Oraingo honetan ondu dugun lan hau konstelazio horien arrastoari segika sortu dugun lana da.
Gertutik ikusi dugu Hernanin burujabetzarantz ari den lurralde-ekosistema oso bat ehuntzen ari dela. Lan honetan ikusiko dugu ez dela bakarra. Zibilizazio erronkei tokitik erantzun eta etorkizun eraldatzaileak sortzeko ekosistemak geografia ezberdinetan eta modu ugaritan ari dira josten.
Horiek denek azken hamarkadan Euskal Herrian garatu diren 3 iturri nagusietatik edan dute: munizipalismoa, herrigintza eredu berritu bat eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea. Praktika eta marko horietatik josten ari dira aliantza herritar-publiko-kooperatibo estrategiko eta iraunkorrak. Zertarako? Geografia zehatzetan bizitza posible egiten duten oinarrizko ondasunen gaineko burujabetzak berreskuratzeko. Ongizate berdinzale baten oinarrietatik, lurraldeko auto-gobernu gaitasunak antolatu eta demokratizazioan sakontzeko.
Horiek dira ezagutu ditugun ekosistema burujabeak.
Bira produakzioak-ekin batera, esperientzia hauek barrutik ezagutu eta bakoitzaren errealitateak jaso ditugu dokumental honetan.