| Hiritik At |

Gurekin lanean aritzeko pertsona baten bila gabiltza.

Bide, esperientzia sozial eta formakuntza ezberdinetatik gatozen personek osaturiko kooperatiba bat gara. 2013tik lurraldea izan dugu jomuga, lurraldearen alde fisikoa eta alde soziala. Hirigintza lanak, tokiko garapena sustatzen duten proiektuak eta aholkularitza estrategikoa baliatzen ditugu horretan eragiteko. Gurekin parte-hartzean sakontzeko eta hirigintza zein herri prozesuetan aritzeko pertsona baten bila ari gara.

Lanpostuaren informazio zehatzagoa hemen:

ZER ESKAINTZEN DUGU?

  • LANPOSTUA: Parte-hartze digitala
  • ESKAINITAKO ORDU KOPURUA: Jardun osoa (32 ordu)
  • FUNTZIOAK: Parte-hartze digitalaren dinamizazioa eta komunikazio lanak
  • MAILA: Ingeniaritza eta ikerketa teknikoen bulego hitzarmeneko 2.maila
  • KOKALEKUA: Irun edo Bilboko bulegoa (aukeran). Telelanerako aukera.
  • EPEALDIA: 6 hilabete (apirilaren 8an hasita)
  • KONTRATU MOTA: Besteren kontura iraupen jakinekoa
  • PROBALDIAREN ONDOREN: Lan kopuruaren arabera luzatzeko aukera
  • LAN ORDUTEGIA: Proiektuen eta lan taldearen dinamikaren arabera zehaztuko da
  • SOLDATA: 29.050€/urtean (14 ordainsaritan)
  • LAN BALDINTZAK: Hiritik At-en barne araudiaren araberakoak

LANPOSTURAKO PRESTAKUNTZA, EZAGUTZA ETA GAITASUN PERTSONALAK

  • PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:
    Jakintza arlo ezberdinetakoa izan ahalko da:
    • Komunikazioa
    • Informatika
    • Ingenieritza edo Arkitektura
    • Soziologia edo Antropologia
    • Parte-hartze digitala
  • LAN POSTUAREN FUNTZIOAK:
    • Hiritik At-ek burutzen dituen prozesu sozial eta espazialetan, parte-hartze digitala kudeatzea.
    • Kooperatibaren zein proiektuen komunikazio lanak burutzea.
    • Txostenak eta aurkezpenak diseinatu eta garatzea.
    • Bestelako lanetan parte hartzea (saioen dinamizazioa, bileren koordinazioa,…)
  • TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA:
    Ezinbestekoa izango da tresna informatikoen inguruko jakintza maila ertaina edo altua eta horiek erabiltzean gustora aritzea. Hurrengo tresnen inguruko jakintza baloratuko da:
    • Ofimatika
    • Diseinua (InDesign, Photoshop, Ilustrator,…)
    • GIS – Datu espazialen kudeaketa
    • Parte-hartze digitalerako tresnak (formularioak, eAgora, Decidim,…)
    • Web-orrien garapena edota kudeaketa
    • Bideogintza tresnak
  • ESPERIENTZIA:
    Prozesu sozialetan zein hauen dinamizazioan esperientzia baloratuko da.
    Herritarren parte-hartze digitalaren diseinuan eta hauen aurkezpen grafikoan esperientzia baloratuko da.
  • HIZKUNTZEN EZAGUERA:
    • EUSKARA. Ahoz zein idatziz menperatzea (ezinbestekoa)
    • GAZTELERA. Ahoz zein idatziz menperatzea (ezinbestekoa)
    • FRANTSESA. Ahoz zein idatziz (baloratuko da)
  • BESTE EZAUGARRI BATZUK:
    Hobetsiko da honako arlo hauetan ezagutza: ekonomia soziala eta herri proiektuetan inplikazioa.
    Gida baimena eta ibilgailua izatea baloratuko da.
  • KONPETENTZIAK:
    Hurrengo konpetentzia edo ezaugarriak beharrezkoak izango dira:
    • Proaktibitatea
    • Proiektu eta prozesuen gestiorako gaitasuna
    • Talde lanean aritzeko gaitasuna
    • Lanerako autonomia
    • Jende aurrean hitz egiteko gaitasuna
    • Lan saioak dinamizatzeko gaitasuna

GUREKIN LAN EGIN NAHI DUZU?

Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: hiritik-at@hiritik-at.eus eta adierazi «LAN DEIALDIA» kontzeptua.  Bidaltzeko epea: martxoak 1.