Gure istorioa
2013an, bide, esperientzia sozial, eta formakuntza ezberdinetik gatozen pertsonek osaturiko kooperatiba bat gara. Osotasunerako elkarlan ikuspuntuaren bitartez, tokiko garapen prozesuak abian jartzen ditugu.

Hiritik at

Lan taldea
Miren Lantz

Miren Lantz

Kontzientzia hartu ostean, mugimendu feministan militatzen hasi nintzen, duela urte batzuk. Ingeniaritza ikasketak burutzea hautatu nuen eta Gradu Amaierako Proiektua Kongoko Errepublika Demokratikoan burutu nuen. Egun, espazio-generoaren erlazioaren ikerketan eta eraldaketan interesatua nago. Enpoderamendu tailerrak diseinatu eta dinamizatzen ditut Hiritik At-en.

Ainhoa Retegi

Ainhoa Retegi

Ingeniari Zibila naiz, Donostiako Eskola Politeknikoagatik eta Paisaia eta Ingurugiro espezialista, Iruñeako Unibertsitatetik. Gradua amaitu bezain pronto, Ekolur-rntzat lanean hasi nintzen, enpresa kudeaketa eta antolakuntzan esperientzia hartuz. Diziplina anitzeko enpresa batean lan egiteak, balioaniztun izatea eskatzen didan erronka da. Hiritik At-en, hirigintza proiektuez eta hauen irudikapenaz arduratzen naiz. Barnealdeen eta altzarien diseinuaz ere arduratzen naiz.

Iker Eizagirre

Iker Eizagirre

EHUn, Arkitektura Teknikoa ikasi ostean, Antropologia sozial eta kulturalean murgildu nintzen, gradu eta master bat gauzatuz. Bide ezberdinak diruditen arren, irtenbide ingralek eta ezagutzen uztarketak geroz eta behar handiagoa dauka egunerokotasunean. Hiritik At-en, prozesu parte-hartzaileen ikerketa, plangintza eta egikaritzaz arduratzen naiz.

Ibai Esteibarlanda

Ibai Esteibarlanda

Arkitektura gradua gauzatuta, espazioen diseinuan dudan esperientzia baliatuz, politika publikoen, adimen eta gaitasunen kudeaketa estrategien diseinura bideratu dut nire formakuntza. Egun, Hiritik At-eko Harreman Publikoen arduraduna naiz.

Carlos Renedo

Carlos Renedo

Betidanik egon naiz prozesu sozialetan interesatua, hortaz, Arkitektura Gradua amaituta, Soziologia ikasketak burutu nituen. Bizi profesionalak auzo eta herri mugimenduetara bideratu nau, arkitektura eta hirigintza arloak jorratuz. Egun, hirigintza prozesuetan eta hauen eragin sozialean interesa daukat. Hiritik At-en, hiri politiketan, hirigintzan eta arkitektura aholkularitza lanak burutzen ditut.

Mikel Valero

Mikel Valero

Arkitektoa formakuntzaz. Donostia eta Ljubljanako arkitektura eskoletan burutu nituen ikasketak. Mugimendu sozialetan ibilitakoa naiz eta ekonomia sozialean oinarrituako hainbat esperientzietan parte hartu izan dut, Aldatsa baratza kooperatibaren sorreran edota Antxeta Irratian, besteak beste. Nire lekukotasun ikuspegia formakuntzaz gain, esperientziaz datorkit. Hiritik At-en, prozesuen diseinuaz eta diseinu grafikoaz arduratzen naiz.

Maialen Arregi

Maialen Arregi

Arkitektura ikasketak burututa lanerako esparru ezberdinak jorratu izan ditut, horien artean hainbat hirigintza prozesu parte hartzailetan kolaboratu izan dut. Herrigintzan eta herri mugimenduetan era aktiboan dihardut, ibilian ikasitakoa eta nire formazio akademikoa uztartuz, herritarrak erdigunean izango dituen arkitektura eta hirigintza bat lantzean dut jarrita fokua. Hiritik At-en espazioa, arkitektura, hirigintza eta generoari lotutako prozesuen dinamizaio eta garapenean aritzen naiz.

IZASKUN SOTO

IZASKUN SOTO

Arkitektoa eta hirigilea, Donostia eta Bartzelonako eskolen artean trebatua, Finlandian formakuntza osatuz. Azken urteotan gizartean inplikatutako kolektiboekin kolaboratu dut eta garapenerako lankidetzan lehen urratsak eman ditut. Arkitektura eta hirigintza pertsonon beharrak asetzeko tresnak bezala ulertzen ditut. Egun, Hiritik At-en, eskala desberdineko proiektuen bitartez hirigintza inklusiboa lantzen dut.

Esku artean proiektu interesgarri bat badaukazu eta lagun zaitzagula uste baduzu, ez izan zalantzarik. Jarri harremanetan gurekin.