Abaroa biztu!

Arkitektura eta hirigintza

Estrategia, diseinua eta exekuzioa

Lekua: Lekeitio
Eskala: Hiria, espazio publikoa
Urtea: 2014
Iraupena: 6 hilabete
Bezeroa: Lekeitioko udala

Lekeitioko Abaroa jauregia biziberritzeko asmoz, bertako Udalak Hiritik At elkarteari esleitutako proiektua da ”Abaroa biztu!”. Ikerketa Ekintza Parte Hartzailearen bitartez Lekeitiarrek espazio horrek eskeini dezakeenaren inguruan eztabaidatu dute. Honez gain jauregiaren eraldaketa fisikoa abiarazi eta Abaroaren izaera berria erabaki dute 6 hilabeteko prozesu herritarrean.