Tokiko garapena
Lekua: Gipuzkoa
Eskala: Euskal Herria
Urtea: 2019-2020
Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia
Kolaboratzaileak: Batura eta Bira Produkzioak
info + : hemen
Covid19-ak, bizi gaituen sistema kapitalista, hetero-patriarkal eta ekozidaren egiturazko krisi asko agerian utzi ditu. Beste askorenean sakontzera eraman gaitu honi emandako erantzunak. Ezinegonez baina baita determinazioz esan dezakegu modernitate kapitalistaren kolapsoaren atarian gaudela.
Eta honen aurrean zer?
Proiektu honetan ESEko esperientzia askok krisi anitz honi erantzuteko izan duten gaitasuna aztertu dugu. Era berean, sortu behar dugun eredu post-kapitalistari begira ESEko esperientzia askok duten potentziala ere aztertu eta landu dugu.
Hemendik, asmoa zabalpenerako material dibulgatiboa sortzea izan da. Alboan utzitako bideoak ekoiztu ditugu horretarako.