Gazteentzako etxebizitza komunitarioa

Arkitektura eta hirigintza

 

Dinamizazioa eta parte hartzea

Lekua: Errenteria
Eskala: Hiria
Urtea: 2017
Bezeroa: Errenteriako udala

Marea Gora Haur eta Gazte Plan Estrategikoaren baitan, Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioa proiektua landu dugu.

Gazteek dituzten emantzipazio arazoen aurrean Errenteriako Udalak alternatibak eraikitzen hasteko apostua egin du eta bere jabegoko eraikin bat gazteentzako etxebizitzak sortzera bideratuko du. Hiritik At-ek antolatutako prozesu parte hartzaile baten bitartez Etxebizitza honen izaera, sarrerarako baldintzak, antolaketa edota programa arkitektonikoa definitu dira. 2018an lehen 26 gazteak bertara bizitzera joatea aurreikusten da.