Hirigintza
Lekua: Tertanga
Eskala: Eskualdea
Urtea: 2015
Kolaboratzaileak: Urtxintxa eskola
Urtxintxa eskolarekin elkarlanean, Tertangan haur parkea diseinatzeko eta eraikitzeko proiektua burutu dugu. Urtxintxak, haurrekin egindako parte hartze prozesua eraman du aurrera parkearen diseinua definituz eta Hiritik At-ek teknikoki laguntza emateaz gain jolasgunearen eraikuntzan koordinazio lana egin du.
Hilabete iraun duen prozesu honetan haurrek diseinatu dute parkea eta baita bertako elementuak. Ondoren auzolanean eta komunitatean eraiki dugu jolas parkea haur, guraso, begirale eta teknikoen artean.