Jurramendiko azpi-eskualdean despopulazioari aurre egiteko Plan Estrategikoa

Tokiko Garapen Komunitarioa

Prozesu parte hartzailea eta planaren definizioa

Lekua: Jurramendi (Lizarraldea)
Eskala: Azpi Eskualdea
Urtea: 2019-2020
Bezeroa: Nafarroako Gobernua
Kolaboratzaileak:
info + :

 

Nafarroan lurralde desoreka sakona garatu da XX. Mendeko bigarren erdiaz geroztik. 50-70. hamarkada artean batez Iruñeak sekulako hazkundea bizi izan zuen (bertan egin bai zuen frankismoak apustu industrial eta modernista) eta erakarpen polo nagusi bilakatu zen. Inguruko herriak metropoliko kanpo eraztunetara irentsiz Iruñerria bilakatu zen. Eskualdeetako hiriburuek (Tutera, Tafalla edo Lizarra-k), hobe edo okerrago eutsi egin zioten, eta bigarren mailako hiri (edo herri handi) bezala mantendu ziren:, Inguruko herrien sustengurako (zerbitzuei dagokienean) lurralde nodo funtzioa bete zuten. Honek kolpea arindu zuen, baina inola ere ez gelditu 50-80. hamarkada artean ematen bai da, gaur 100 biztanlera ere iristen ez diren herrien gainbehera (lehen sektorearen bazterketari lotua).

Globalizazio neoliberalaren testuinguruan baina, eskalak gero eta zabalagoak dira. Iruñea beste hiri handiekin konpetentzian, eta bigarren mailako nafar hiri hauek (kohesio territorialerako berebizikoak) gainbeheran. Hauekin, artikulatzen laguntzen zuten eskualdeak ere (Lizarraldea, Mendialdea, Erribera edota Zangotzaldea) gainbehera nabarian sartu dira azken urteetan. Despopulazioa maila kuantitatiboan (gero eta jende gutxiago bizi da) eta fenomenoak duen alde kualitatiboarekin: Gazte falta, populazioaren maskulinizazioa, zerbitzu desabantailak eta dibertsifikazio ekonomikorako zailtasunak

Testuinguru honetan, Jurramendin (Lizarraldeako azpi-komarka, nafar Tokiko Mapa Berriaren (2019 aprobatua) arabera) lan egiteko aukera izan dugu. Zeregin argi batekin: Lurraldeko agenteekin bat, despopulazioari aurre egiteko plana egin. Honek bere baitan hartu ditu diagnostikoa (estatistikoa, lurralde agenteena, lurralde aukerak eta despopulazioari aurre egiteko baliagarriak izan diren estrategia/praktikena) eta ekintza planarena.

Azken honek, lurraldean jada martxan dauden, edota “pentsatuak” izan diren ekimenak bildu ditu, ordenatu ditu (denboran eta baliabideetan). Era berean Hiritik At-en ekarpen berriak ere jaso ditu. Hau, tokiko grapen komunitarioaren paradigmaren barruan egin da, zeinekin bat, uste dugun despopulazioari aurre egiteko, estrategia integrala izan behar duela. Tokiko garapenean oinarritua egon behar dela: Lurraldearen potentzial endogenoen baitan eraiki behar dira bertan duin bizi ahal izateko baldintzak.

Hau horrela plana “lerro estrategiko” (etengabe neurriekin landu behar den ildoa) eta “proiektu estrategiko”-etan (hori azkartzen duten esku hartze konkretuak) banatu da, bizitzaren 4 esparru hauetan: Etxebizitza eta Hirigintza, Tokiko Garapen ekonomikoa, Zerbitzuak eta bizitza kalitatea eta Gobernantza eredua.

Lana egitearekin batera, Nafarroako Gobernuan despopulazioren kontra aritzeko komisio inter-diziplinarra osatu zen. Berau da afera honi modu integralean erantzuteko marko nagusia. Honen esku dago Jurramendirako proposatu diren esku hartzeak (Pirinioetakoak eta Znagotzaldekoak bezala). Jurramendin, jendeak bertan duin bizi ahala izateko ahaleginetan jarraitzen du tokiko entitateen babesaz (udaletxe edota TEDER kasu). Orain, Nafar Gobernuari ere badagokio nafar lurralde eredu guztia interpelatzen duen afera hau zentrora ekartzea: Errekonozimenduz eta behar diren baliabideez hornituz