Kultur arteko plaza feminista

Argazkiak: Nagore Legarreta

Generoa eta prosezu inklusiboak

Dinamizazioa eta parte hartzea, estrategia,
diseinua eta exekuzioa

Lekua: Hernani
Eskala: Hiria
Urtea: 2016
Bezeroa: Hernaniko udala
Kolaboratzaileak: Aztiker
info + : http://erabaki.hernani.eus/emakumeenetxea/

Hernanin Kulturarteko Plaza Feminista izango den eraikin publiko berriaren diseinua eta izaera definituko duen partaidetza prozesua garatu dugu  Aztiker-ekoekin batera. Espazioaren eraikuntza komunitarioa izanik gure kooperatibaren ardatz nagusienetako bat, prozesu parte hartzeilearen barnean Kulturarteko Plaza Feministako espazioaren antolamendu eta diseinuan oinarritutako lan fasearen dinamizatzaile izan gara. Honetaz gain, herritarrengana iristeko beharrezko komunikazio euskarri guztiak sortu ditugu Hiritik at-etik.

Prozesu oparoa izan da burutakoa. Emakumeen  parte hartze haundia izanik, Kulturarteko Plaza Feminista proiektua martxan jartzeko oinarri sendoak finkatzea lortu da.

Hau guztia egin ahal izateko, lehenik ikuspegi ezberdinetatik landutako diagnosia osatu da, egungo Oiartzungo merkataritzaren argazki zehatza lortuz. Bestetik, herritarrak, merkatariak eta herri agente ezberdinek ekarpenak egin zitzaten, foro ezberdinak antolatu dira.