Labore Txingudi

 

Labore Txingudi, kontsumo arduratsua sustatzeko irabazi asmorik gabeko elkartearen proiektuan parte hartu dugu. espazio berria eraitzeko prozesuan parte hartu dugu, diseinutik hasita exekuzioraino.
Hauek izan dira prozesuaren gakorik garrantzitsuenak:

Proiektuaren bideragarritasun plana. Proiektuaren aurreikuspen ekonomikoa.

Komunikazio lana. Proiektuaren behar komunikotiboak detektatzen eta garatzen.

Barne antolaketa. Autogestioan eta gobernantza horizontalean oinarritutako proiektua izanik proposamen konkretua bideratu dugu printzipio horiek praktikan gauzatzeko.

Espazioaren antolamentua. Espazioa txikia izanik, produktuen kokapena, hozkailua, langilearen
lanpostuaren kokapena, erosleek egin beharreko ibilbidea,etab., ongi lantzea garrantzitsua izan da, langile
zein bazkideen erosotasuna bermatze aldera.

Material berrerabilia. Dendarako altzariak eraikitzeko erabilitako material guztia berrerabilitakoa izan
da. Modu hontan eredu jasangarri baten aldeko apostua egin dugu eta honetaz gain, dendako altzarien
aurrekontua ia zeron utzi dugu.

Auzolana. Bazkideekin elkarlanean eraiki ditugu dendarako altzari guztiak.

Prozesu honen bukaeran esan dezakegu kontsumo eredu berri baten alde lan egiteko proiektu herritarra martxan jarri dela eta espazio praktiko, goxo eta elkarteari kostu ekonomiko oso txikia suposotatu dion espazio berri bat eraiki dugula auzolanean.

 

 

 

Hirigintza eta arkitektura

Diseinua eta exekuzioa

Lekua: Irun
Eskala: Eskualdea
Urtea: 2016
Bezeroa: Labore Txingudi
Kolaboratzaileak:
info + : https://laboretxingudi.org/