Laudio HAPO haurrekin

Haur eta nerabeen parte-hartzea Laudioko HAPOan

Hirigintza

Lekua: Laudio
Eskala: Herria
Urtea: 2025
Bezeroa: Laudioko Udala
Kolaboratzaileak: Oinherri 
info + : https://www.oinherri.eus/

 

Aurrerakin Fasea une garrantzitsua da Hiri Antolamenduko Plan Orokorra idazterako orduan, oinarri horren gainean garatuko baita azken proposamena. Aurrerakinak, planaren zirriborroak, laudioarren egunerokoan eta etorkizunean eragin zuzena izango duten gaiak definitzen ditu. Beraz, parte-hartze espazio ezberdinen bidez herritarren iritzia jaso da, ezinbestekoa baita laudioarren ustez zer mantendu edo aldatu beharko litzatekeen ezagutzea. Izan ere, Laudioko etorkizuna orain definitzen ari da eta herritarrek asko dute esateko.

Orain erabakitzen ari den plan honek hurrengo 15 urteetan izango du eragina, eta horrenbestez, ezinbestekoa da gaur egungo haur eta nerabe laudioarrek honen berri izatea eta iritzia emateko aukera izatea. Eskala handiko plana bada ere, eta teknikoegia ematen duen arren, herritar orok badu zeresana, eta herriaren aniztasuna kontuan izanda, kolektibo bakoitzak dituen beharrei erantzun behar die. Hori horrela, Oinherrik eta Hiritik At-ek diseinatutako prozesu honen xede nagusia Laudioko haurrei eta nerabeei euren herrian erabakitzen ari diren proiektuen berri ematea eta euren egunerokoan dituzten beharrak identifikatzea izan da, HAPOak horiei ere erantzun ditzan.

Haur eta nerabeengana iristeko Laudioko hezkuntza komunitatea osatzen duten hezkuntza formaleko eragileak zein ez-formaleko eragileak izan ditugu aliatu, eskola orduetan zein udalekuetan dinamika jolasgarri eta parte-hartzaileak eginez.