Gaixo psikikoen integrazio sozio laboralean aurrera pausuak emateko asmoz, Oarsoaldean lanean diharduten Arraztalo eta Aldura elkarteek Garapen agentziarekin batera Tokiko Elikagaien Transformazio zentru bat antolatu nahi duten. Horren bideragarritasuna eta ezaugarritzea aztertze bidean bi produktu konkreturen bideragarritasunak aztertu dira, gure kasuan produktuen komertzializazio bideragarritasuna: 4. sorta eta saprofitoak.
Horretarako elikagaien sektorearen balio kate osoa aztertu dugu eskualdean bertan zein Donostialdea eta Bidasoaldean elikadura kateko produktore, banatzaile, saltzaile eta jantoki kolektibo ezberdinekin bilduz. Sektorea eta inguruko lurraldea kontuan hartuz egindako elkarrizketa hauetatik atera ditugu aurrera begirako estrategia diseinatzeko klabe nagusiak.