Tolasoko udal kultur ekipamenduen azterketa

Arkitektura eta hirigintza

Estrategia, parte hartzea eta diseinua

 

Lekua: Tolosa
Eskala: Hiria
Urtea: 2018
Bezeroa: Tolosako udala

 

Tolosako Udal kultur ekipamenduen azterketa, herriarentzako proiektu estrategiko bat izan da.
Jardueren berrantolamendu egoki bat planteatzeaz gain, hiriak dituen potentzialitateak askatzeko baliogarria izan baita.

Lan hau burutzeko beharrezkoa izan da Tolosako Udaleko sail
guztietako teknikariekin biltzea, eraikin bakoitzean burutzen diren jarduerak
ezagutzea eta Tolosarentzako estrategikoak izan daitezkeen proiektu
estrategikoak jasotzea.

Horretaz gain, eraikin guztiak ikuskatu eta behar zen kasuan, neurketak eta
planoak altxatu dira. Gaur egungo erabileren planoak ere burutu dira,
eraikinen ezaugarri eta aukerak ezagutuz.
Guztia, zinegotzi eta teknikariek osatutako koordinazio taldearen
kontrastearekin burutu da.

Horrela, hurrengo emaitzak lortu dira:
• Udal ekipamendu eta jardueren katalogo teknikoa
◦ Eraikin bakoitzaren ezaugarriak eta hirizpide batzuen araberako
balorazioa
◦ Jarduera bakoitzaren kokapen zehatza, beharrak eta balorazioa
◦ Eraikinen argazki eta planoak
• Kultur jardueren antolaketa berrirako proposamen estrategikoa
◦ Egoeraren diagnostikoa eta jardueren mapa
◦ Beharren identifikazioa
◦ Berrantolaketa proposamena
◦ Eraikin bakoitzarentzako proposamen zehatza, programa
arkitektonikoa eta aurrekontua