Urduñako eskolako patioa berrantolatzeko prozesua

Hirigintza eta Arkitektura

Prozesuaren dinamizazioa, diseinua eta exekuzioa

Lekua: Urduña
Eskala: Herria
Urtea: 2018
Bezeroa: Urduñako Herri Eskola eta Urduñako Udala
Kolaboratzaileak:

info + :   Aiaraldea.eus    elcorreo

 

Eskola komunitatea irakasle, ikasle, guraso zein herriko biztanleengatik osatua dagoela ulertzen dugu, kasu honetan bizilagun hoiek Urduñako herritarrak izango liratezke. Horregatik, prozesu honetan protagonistak ikasleak izan badira ere, lanketa komunitate osoarekin egitea ezinbestekotzat jo dugu. Garrantzitsua da garatuko den proiektuak komunitatearen implikazioa eta babesa izatea, horrek bermatuko baitu hein handi batean proiektuaren etorkizuna.

Proiektuan hiru fase bereizi dira, diagnostikoa,diseinua eta eraikitzea.

Diagnostiko fasea: Gaur egungo patioaren inguruko aragzki osatu bat izatea izan du helburu. Saio ezberdinak burutu dira haurrekin, herritarrekin eta hezitzaileekin.

Diseinu fasea: Fase honen helburua diagnostikotik ateratako emaitzetatik abiatuta patioaren konfigurazio berri bat proposatu eta osagarritzeko nahi diren elementuak identifikatzea izan da.

Eraikitze fasea: Diseinu fasean lortutako emaitzekin eta eskura geneuzkan baliabideak kontuan izanik, eraikitze fasea auzolan bidez egitea proposatu da. Hezkuntza komunitatetaren eta udalaren inpolikazioarekin auzolan saio ezberdinak eraman dira aurrera, eta baliabide mugatuak izanda ere patioaren bermoldaketa bat posible dela argi geratu da. Oso garrantzitsua izan da herritarren aldetik agertu den lanerako prestutasuna eta auzolana aurrera eramateko izan duten motibazioa.