Elorrioko enplegu plana

Elorrioko enplegu plana

Elorrioko enplegu plana

Aholkularitza estrategikoa

Lekua:
Eskala:
Urtea:
Bezeroa:
Kolaboratzaileak:
info + :

Tokiko garapen komunitarioa sustatzeko orduan lanak eta enpleguak duen garrantziaz jakitun Elorrioko Udalarentzat udalerriko azterketa burutu dugu. Egungo egoera aztertzeaz gain aurrera begirako aukerak ere landu dira.

Lana eta enplegua kontzeptu ezberdinak izanik, zehazki Elorriok duen enpleguren eta enplegu eskatzaileen argazkia atera dugu. Horretarako Udalak dituen tresna, konpetentzia eta zailtasunak ere identifikatu dira. Guzti honek, datozen urteetan enplegua sustatu eta eskatzaileei aukerak errazteko bideak aurreikusteko balio izan digu, ekintza bakoitzarentzat fitxa bat garatuz eta beharko lukeen politika publikoaren lehen hurbilpena eginez.

Azterketa udal mailakoa izanagatik ere eskualdean enpleguaren sustapenerako dagoen egitura instituzionalarekin konpartitu da azterketa: Durangaldeako mankomunitatearekin eta mankomunitatearen barruan enpleguaz arduratzen den Behargintza-rekin.

JURRAMENDIKO azpi-eskualdean despopulazioari aurre egiteko Plan Estrategikoa

JURRAMENDIKO azpi-eskualdean despopulazioari aurre egiteko Plan Estrategikoa

Jurramendiko azpi-eskualdean despopulazioari aurre egiteko Plan Estrategikoa

Aholkularitza estrategikoa

Lekua: Jurramendi (Lizarraldea)
Eskala: Azpi Eskualdea
Urtea: 2019-2020
Bezeroa: Nafarroako Gobernua
Kolaboratzaileak:
info + :

Nafarroan lurralde desoreka sakona garatu da XX. Mendeko bigarren erdiaz geroztik. 50-70. hamarkada artean batez Iruñeak sekulako hazkundea bizi izan zuen (bertan egin bai zuen frankismoak apustu industrial eta modernista) eta erakarpen polo nagusi bilakatu zen. Inguruko herriak metropoliko kanpo eraztunetara irentsiz Iruñerria bilakatu zen. Eskualdeetako hiriburuek (Tutera, Tafalla edo Lizarra-k), hobe edo okerrago eutsi egin zioten, eta bigarren mailako hiri (edo herri handi) bezala mantendu ziren:, Inguruko herrien sustengurako (zerbitzuei dagokienean) lurralde nodo funtzioa bete zuten. Honek kolpea arindu zuen, baina inola ere ez gelditu 50-80. hamarkada artean ematen bai da, gaur 100 biztanlera ere iristen ez diren herrien gainbehera (lehen sektorearen bazterketari lotua).

Globalizazio neoliberalaren testuinguruan baina, eskalak gero eta zabalagoak dira. Iruñea beste hiri handiekin konpetentzian, eta bigarren mailako nafar hiri hauek (kohesio territorialerako berebizikoak) gainbeheran. Hauekin, artikulatzen laguntzen zuten eskualdeak ere (Lizarraldea, Mendialdea, Erribera edota Zangotzaldea) gainbehera nabarian sartu dira azken urteetan. Despopulazioa maila kuantitatiboan (gero eta jende gutxiago bizi da) eta fenomenoak duen alde kualitatiboarekin: Gazte falta, populazioaren maskulinizazioa, zerbitzu desabantailak eta dibertsifikazio ekonomikorako zailtasunak

Testuinguru honetan, Jurramendin (Lizarraldeako azpi-komarka, nafar Tokiko Mapa Berriaren (2019 aprobatua) arabera) lan egiteko aukera izan dugu. Zeregin argi batekin: Lurraldeko agenteekin bat, despopulazioari aurre egiteko plana egin. Honek bere baitan hartu ditu diagnostikoa (estatistikoa, lurralde agenteena, lurralde aukerak eta despopulazioari aurre egiteko baliagarriak izan diren estrategia/praktikena) eta ekintza planarena.

Azken honek, lurraldean jada martxan dauden, edota “pentsatuak” izan diren ekimenak bildu ditu, ordenatu ditu (denboran eta baliabideetan). Era berean Hiritik At-en ekarpen berriak ere jaso ditu. Hau, tokiko grapen komunitarioaren paradigmaren barruan egin da, zeinekin bat, uste dugun despopulazioari aurre egiteko, estrategia integrala izan behar duela. Tokiko garapenean oinarritua egon behar dela: Lurraldearen potentzial endogenoen baitan eraiki behar dira bertan duin bizi ahal izateko baldintzak.

Hau horrela plana “lerro estrategiko” (etengabe neurriekin landu behar den ildoa) eta “proiektu estrategiko”-etan (hori azkartzen duten esku hartze konkretuak) banatu da, bizitzaren 4 esparru hauetan: Etxebizitza eta Hirigintza, Tokiko Garapen ekonomikoa, Zerbitzuak eta bizitza kalitatea eta Gobernantza eredua.

Lana egitearekin batera, Nafarroako Gobernuan despopulazioren kontra aritzeko komisio inter-diziplinarra osatu zen. Berau da afera honi modu integralean erantzuteko marko nagusia. Honen esku dago Jurramendirako proposatu diren esku hartzeak (Pirinioetakoak eta Znagotzaldekoak bezala). Jurramendin, jendeak bertan duin bizi ahala izateko ahaleginetan jarraitzen du tokiko entitateen babesaz (udaletxe edota TEDER kasu). Orain, Nafar Gobernuari ere badagokio nafar lurralde eredu guztia interpelatzen duen afera hau zentrora ekartzea: Errekonozimenduz eta behar diren baliabideez hornituz

San Miguel Auzo Plana 2025

San Miguel Auzo Plana 2025

San Miguel Auzo Plana 2025

Aholkularitza estrategikoa

Lekua: Irun
Eskala: Auzoa
Urtea: 2018-2019
Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia (finantzazioa)
Kolaboratzaileak: San Miguel-eko auzo elkartea
info + : Conecta Bidasoa eta Diario Vasco

Auzoek eta auzo elkarteek hiriaren kohesio, artikulazio eta ko-produkzioan duten garrantzia berpentsatuz auzoz auzo egin beharreko planak behar ditugu.

Oraingo honetan Irungo San Miguel Auzo Elkartearekin elkarlanean auzoa aztertu, beharrak identifikatu eta epe motz zein ertainera begirako ekintza eta interbentzioak diseinatu dira ildo ezberdinetan: hirigintza, generoa, gazteak, interkulturalitatea, auzoko ekonomia, hirugarren adina eta segurtasuna.

Auzoko agente ekonomiko, sozial eta norbanakoek aurrera eramandako prozesu integratzaile honen bidez auzoaren auto-antolaketa eta tokiko gobernantza eredu berri batentzako bidea ireki da.

Auzo sortzaileak

Auzo sortzaileak

Auzo sortzaileak

Aholkularitza estrategikoa

Lekua: Irungo Lapitze auzoa
Eskala: Auzoa
Urtea: 2018
Bezeroa: Bitamine Faktoria
Kolaboratzaileak: Lapitzeko auzo elkartea
info + :

Guztiok izan beharko genuke, “hiri eskubidea” deitu den ortzimuga estrategiko horren baitan, auzo ederretan bizitzeko eskubidea. Estetika, edertasunaz gozatzeko eskubidea. Hori gainera, goitik beherako exekuzioz baino, bizi dugun hiria egin ahal izateko eskubidearekin uztartzen saiatu beharko genuke. Gure lurraldea komunitarioki ekoizteko eskubidearekin.

Bitamine Faktoriarekin elkarlanean, bi printzipio horiek uztartzen saiatu gara, Irungo Udalak finantzatzen duen Auzo Sortzaileak programaren baitan.

Auzoko ehun komunitarioa identifikatu, auzo beharrak aztertu eta lehenesteko dinamizazio prozesua, eta amaitzeko, behar horietako bati, esku hartze artistikoz erantzuna eman ahal izateko auzo proiektuaren definizioa. Emaitzatzat ekintza kulturalak auzoko eremu ezberdinetan egin ahal izateko artefakto mugikor bat eman duena. Auzoa egiten jarraitzeko lanabes artistiko kulturala.

Beterri km0

Beterri km0

Beterri km0

Aholkularitza estrategikoa

Lekua: Beterri
Eskala: Eskualdea
Urtea: 2016-2017-2018
Bezeroa: Beterri eta Buruntzako udalak
info + : www.beterrikm0.eus eta argia.eus

Nekazaritza sustatzeko Berrikuntza Sozialaren paradigma hartu eta prozesu bat burutu dugu Beterrin bertako Udaletxe, Garapen Agentzia eta Behemendirentzako.

Diagnostikoa osatu, praktika onak aztertu eta sektorea dinamizatzeko zenbait proiektu proposatu dira proiektuan zehar.

Horretaz gain, Beterri KM0 sarea eta marka landu eta distribuzio unitate bat martxan jartzeko prozesua abiatu dugu.