Zaratamo mugikortasuna

Zaratamo mugikortasuna

Zaratamo mugikortasuna

Zaratamoko Mugikortasun Plana. Garraio publikoaren azterketa.

Hirigintza

Lekua: Zaratamo
Eskala: Herria
Urtea: 2025
Bezeroa: Zaratamoko Udala
Kolaboratzaileak: RAZ. Tresna digitalak eta hiri berrikuntza.
info +: 

 

Zaratamoko Mugikortasun Plana bi ataletan egituratu da, lehenengo atalaren helburua Zaratamoko mugikortasunean dauden arazo eta gai nagusien inguruko diagnosi eta azterketa bat izan da, eta bigarren atal batean, egoera hauen inguruko proposamen batzuk landu dira. Modu berean eta herritarren parte-hartzea bermatzeko, bilera formatibo-informatibo bat, eta kontraste bilera bat burutu dira.

Lanketa nagusiki garraio publikoaren egoeran zentratu da eta Zaratamo osatzen duten auzoen arteko harremana hobetzea bilatu da batetik, inguruarekin dituen loturak sendotzen eta garraio publiko bidezko helmuga potentzialak hobetzea bilatu da bestetik, eta landa gunean bizi diren pertsonentzako alternatibak aztertu dira azkenik. Honetarako gaur egun Zaratamon operatzen duten garraio publiko lerroez gain, inguruan dauden beste garraio sistema eta zerbitzu batzuekiko harremana (Aldiriak edo metroa, nagusiki) aztertu dira.

Zaratamoko Udalaren planteamendua, Foru Aldundiaren eta Mankomunitatearen gogoetekin lerrotuta, garraio publikoaren berrantolaketari begira egin da, baina Udalak esku artean dituen beste zenbait gairekin uztartzeko aukera ikusi da.

Laudio HAPO haurrekin

Laudio HAPO haurrekin

Laudio HAPO haurrekin

Haur eta nerabeen parte-hartzea Laudioko HAPOan

Hirigintza

Lekua: Laudio
Eskala: Herria
Urtea: 2025
Bezeroa: Laudioko Udala
Kolaboratzaileak: Oinherri 
info + : https://www.oinherri.eus/

 

Aurrerakin Fasea une garrantzitsua da Hiri Antolamenduko Plan Orokorra idazterako orduan, oinarri horren gainean garatuko baita azken proposamena. Aurrerakinak, planaren zirriborroak, laudioarren egunerokoan eta etorkizunean eragin zuzena izango duten gaiak definitzen ditu. Beraz, parte-hartze espazio ezberdinen bidez herritarren iritzia jaso da, ezinbestekoa baita laudioarren ustez zer mantendu edo aldatu beharko litzatekeen ezagutzea. Izan ere, Laudioko etorkizuna orain definitzen ari da eta herritarrek asko dute esateko.

Orain erabakitzen ari den plan honek hurrengo 15 urteetan izango du eragina, eta horrenbestez, ezinbestekoa da gaur egungo haur eta nerabe laudioarrek honen berri izatea eta iritzia emateko aukera izatea. Eskala handiko plana bada ere, eta teknikoegia ematen duen arren, herritar orok badu zeresana, eta herriaren aniztasuna kontuan izanda, kolektibo bakoitzak dituen beharrei erantzun behar die. Hori horrela, Oinherrik eta Hiritik At-ek diseinatutako prozesu honen xede nagusia Laudioko haurrei eta nerabeei euren herrian erabakitzen ari diren proiektuen berri ematea eta euren egunerokoan dituzten beharrak identifikatzea izan da, HAPOak horiei ere erantzun ditzan.

Haur eta nerabeengana iristeko Laudioko hezkuntza komunitatea osatzen duten hezkuntza formaleko eragileak zein ez-formaleko eragileak izan ditugu aliatu, eskola orduetan zein udalekuetan dinamika jolasgarri eta parte-hartzaileak eginez.

Bermeoko eskola patioa

Bermeoko eskola patioa

Bermeoko eskola patioa

Bermeoko herri eskolako jolastokia eraldatzeko diseinu proiektua

Hirigintza

Lekua: Bermeo
Eskala: Herria
Urtea: 2025
Bezeroa: Bermeoko Udala
Kolaboratzaileak: Iñigo Salaburu (Unea Images)
info +:

 

Duela bost hamarkada eraikitako Bermeoko Herri Eskolaren jolastokia egungo hezkuntza-ikuspegi eta erabilera beharretara egokitzeko eraldaketa proiektua da honakoa.

Urte luzez esku-hartze esanguratsurik izan ez duen jolastoki honek potentzial handia dauka, maila ezberdinak, sartuneak, berdeguneak eta erabilera askotarako aukerak uztartzen baititu.

Diseinuaren abiapuntua Bermeoko eskola komunitateak egindako diagnostiko parte-hartzailea izan da; irakasleek, guraso elkarteak, langileek eta haurrek zehaztutako irizpideak oinarri hartuta garatu da proposamena. Proiektuaren helburu nagusia jolastokia balio hezitzaileetan oinarritutako espazio bihurtzea da, genero-berdintasuna ardatz hartuta, adin guztietako haur eta gazteentzat egokia izango den eskaintza sortuz. Natura, parte-hartzea, autonomia, jolasa eta sormena dira diseinuaren giltzak. Helburu horiek lortzeko, naturatik urbanora doan trantsizioa, espazioen aniztasuna, irisgarritasuna bermatuko duten loturak eta gaur egun zatikatuta dagoen jolastokiaren bateratzea planteatzen dira.

Horrela, jolasgune zentrala, gune estaliak, naturgunea, baratzea, esperimentazio gunea eta kirolgunea definitu dira. Proiektua faseka gauzatzeko asmoz, lehen fasearen definizio proiektua garatu da, jolasgune zentralari dagokiona, eta dagoeneko eraikuntza lanak martxan daude.

Legazpi etxebizitza komunitarioa

Legazpi etxebizitza komunitarioa

Legazpiko etxebizitza komunitarioa

Ezkurrenean belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa

Hirigintza

Lekua: Legazpi
Eskala: Herria
Urtea: 2023-2024
Bezeroa: Legazpiko Udala
Kolaboratzaileak:
info + : https://www.legazpi.eus/albisteak/ezkurreneako-belaunaldien-arteko-etxebizitza-komunitarioak?highlight=WyJlemt1cnJlbmVhIl0=

 

Legazpin etxebizitzaren gaiaren inguruan diagnostiko bat egin ondoren abiatu zen Ezkurrenean belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa diseinatzeko proiektua. Herrian adinekoen eta gaztek etxebizitzari lotuta zituzten beharrak identifikatzea izan zen lehen lana, kolektibo ezberdinekin elkarrizketak burutu eta herri galdetgi baten bitartez diagnostikoa osatuz. Azterketa hori egin ondoren udalaren jabetzakoa zen Ezkurrenea eraikinean behar horiek asetzeko zegoen aukera aztertu zen. Herritarrei zuzendutako saio irekien bidez, Ezkurrenea erakina belaunaldi arteko etxebizitza komunitario izateko izan beharreko ezaugarriak landu ziren, honen izaera, bertarako sarrera baldintzak, espazioaren antolaketa aukerak eta bertako funtzionamendua. Saio irekien ondoren lanketa teknikoa egin genuen eta udal teknikariekin elkarlanean hurrengo pausuen estrategia zehaztu genuen. Proiektua egikaritzeko finantziazio ekonomikoaren bilaketan dihardu udalak.

Lamuza Plan Berezia

Lamuza Plan Berezia

Lamuzako Plan Berezia

Lamuzako gunea babesteko, kontserbatzeko eta suspertzeko Plan Berezia

Hirigintza

Lekua: Laudio
Eskala: Auzoa
Urtea: 2024
Bezeroa: Ludioko Udala
Kolaboratzaileak: Taper eta TYC.
Irudia: Unea
info +: https://kulturabeharrak.laudio.eus/

 

 

Lamuzako Plan Bereziak (Laudio) parkea «Kultura Sortzaileen Parke» bihurtu nahi du. Taper eta TYC arkitektoekin elkarlanean aritu gara proiektu honetan. Plan Berezi hau egiteko, funtsezkoa izan da Laudioko kultura-beharrak eguneratzea eta identifikatzea. Eta horretan oinarritu da, funtsean, gure ekarpena.

Erroldan aktiboki parte hartzeak udalerriko bizitza kulturala hobetzeko eta aberasteko nahi kolektiboa islatzen du. Gainera, prozesuan irekitako gardentasunak eta komunikazioak kultur eragileekiko konfiantza sortzen lagundu dute. Erroldak, dauden elkarte-premia kulturalak islatzeaz gain, herriko kultura-ondarearen aberastasuna eta aniztasuna ere nabarmentzen ditu, eta radar instituzionalean ez zeuden banakako kultura-eragileen mapaketa egiten du. Honetan oinarriturik egin da plana.