Oiartzun Burujabe

Oiartzun Burujabe

Oiartzun Burujabe

Oiartzungo herriak proposatzen duen alternatiba praktikoa

Tokiko garapena

Lekua: Oiartzun Burujabe
Eskala: Lurraldea
Urtea: 2023-gaur egun
Bezeroa: Oiartzungo Udala
Kolaboratzaileak:
info + : https://oiartzunburujabe.eus/

 

Oiartzun Burujabe herri proiektu bat da, herriko ehun ekonomiko, sozial eta instituzionala barnebiltzen dituen egitasmoa, zibilizazio krisiaren aurrean Oiartzungo herriak proposatzen duen alternatiba praktiko bat.

Egungo eredu ekonomikoa xahutzailea eta ekologikoki jasanezina da eta ezberdintasunak besterik ez ditu sortzen. Gaur egungo ekonomia eredu nagusiaren helburuak dira kapitala metatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea, zuzenean edo zeharka gizartean eta ingurumenean eragiten dituen ondorioak aintzat hartu gabe. Natura baliabideak xahutzen ari gara mugarik gabeko “desarrollismoa” bultzatuz eta, beraz, premiazkoa da trantsizio ekosozialerantz urratsak ematea eta garapen-ereduaren inguruko hausnarketa sakona egitea. Bestalde, jarduera erreproduktiboen eta, zehazki, bizitza eusteko ezinbestekoak diren zaintza-lan guztien desbalorizazioa sistemikoa da eta gure zaintza-sistema publiko zein pribatu prekario eta ankerra da horren erakusle. Eredu neoliberalak, gainera, gizartea bakantzera eta indibidualismora darama, eta horrek ondorio sozial eta psikologiko larriak dakartza: herri mugimenduak ahultzea, desmobilizazio soziala, kontsumismoa, gaixotasun mentalak, bakardadea, zorigaitza…

Horri guztiari aurre egiteko ahaleginean martxan jarri dugun Oiartzun Burujabe proiektua prozesu herritarra da. Estrategikotzat jotzen diren esparru guztiak, planifikazio komunitarioan eta kudeaketa kooperatiboan oinarrituta, herrian bertan garatzea da prozesu honekin lortu nahi dena.