IRUN AUZOETATIK HOBETZEN

IRUN AUZOETATIK HOBETZEN

IRUN AUZOETATIK HOBETZEN

Hiri estrategiaz hausnartzeko eztabaida ireki prozesua

Hirigintza

Lekua: Irun

Eskala: Auzoa [Auzogintza]

Urtea: 2019-2020

Bezeroa: –

Kolaboratzaileak: Irungo Auzo Elkarteak eta PausuMediaAntxeta Irratia

info + : Antxeta Irratia – Irun auzoetatik hobetzen

Irun, Bidasoaldeko hiria, Gipuzkoako bigarrena da. Hiria zentzu guztietan: jatorri aniztasuna, desberdintasun ekonomiko nabariak, dentsitatea eta sormena lurralde zati txikian pilaturik.

Azken mende erdian, hiriaren egitura espazial propioaren gainean, eta jatorri zein klase aniztasunak zeharkaturik, auzogune ezberdinak sortu ditugu irundarrok. Pio XII, San Miguel, Larreaundi, Katea zein Behobia, egunerokoan bereizi ditzakegun “lekuak” dira. Lekuak zentzu espazial baina baita antropologikoan ere: identitateak sortzen dituzte, hirian gure gune ezagun dira, bertako jaiak elkarrekin ospatzeko tarte. Auzoak babesgune izan daitezke horrela lantzen badira, elkarbizitza komunitarioa indartzeko eskala.

Egun Irunen 19 auzo desberdindu ditzakegu eta bertan lan egiten duten 19 auzo elkarte. Elkar harremanerako Oiaso Federazioa ere aipagarria. Hau, gure hiriak duen ondare aktibo garrantzitsua da. Denok dugu honen kontzientzia baina… Birpentsatu daitezke auzoak, auzo elkarte eta auzogintza Irun hobetzeko? Hobetu dezakegu gure hiriaren gobernantza auzoei pisu gehiago emanez?

Erantzun baikor baten bidean, horiexek izan dira eztabaida gidatu duten galderak. Covid19-ak baldintzaturik, telematikoki egin beharreko eztabaida prozesua izan zen. Auzo elkarte gehienek 40 galderako galdetegi bat bete zuten, baita 22 eragile sozialetako kidek ere. Ondorioa:

Gaur eta hemen, auzogintza hiriaren gobernuaren demokratizazio eta barne orekarako tresna garaikidea izan daiteke. Auzoa justizia sozialaren, auzo orekaren, hiri demokraziaren eta ehuntze komunitarioaren erronken aurrean lehenetsi beharko genukeen eskala estrategikoa da.

Galdetegietatik atera ziren emaitzetatik, bi lan ekoiztu eta itzuli zitzaizkien auzo elkarteei, behean ikusgai daudenak:

  • “Irun Auzoetatik hobetzen” txostena

  • “Mejorar Irun desde sus barrios. Participación y territorio: hacia un nuevo modelo de gobernanza. Estudio y propuesta para orientar la gobernanza de Irun hacia un modelo más participativo y territorializado”. Hirigintzaren masterraren baitan (UOC) gure kide den Iker Eizagirrek egindako Master Amaierako Lana (MAL) aplikatua.

San Miguel Auzo Plana 2025

San Miguel Auzo Plana 2025

San Miguel Auzo Plana 2025

Aholkularitza estrategikoa

Lekua: Irun
Eskala: Auzoa
Urtea: 2018-2019
Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia (finantzazioa)
Kolaboratzaileak: San Miguel-eko auzo elkartea
info + : Conecta Bidasoa eta Diario Vasco

Auzoek eta auzo elkarteek hiriaren kohesio, artikulazio eta ko-produkzioan duten garrantzia berpentsatuz auzoz auzo egin beharreko planak behar ditugu.

Oraingo honetan Irungo San Miguel Auzo Elkartearekin elkarlanean auzoa aztertu, beharrak identifikatu eta epe motz zein ertainera begirako ekintza eta interbentzioak diseinatu dira ildo ezberdinetan: hirigintza, generoa, gazteak, interkulturalitatea, auzoko ekonomia, hirugarren adina eta segurtasuna.

Auzoko agente ekonomiko, sozial eta norbanakoek aurrera eramandako prozesu integratzaile honen bidez auzoaren auto-antolaketa eta tokiko gobernantza eredu berri batentzako bidea ireki da.