ZER EGITEN DUGU?

hirigintza

Gure auzo, herri eta hirien antolaketan aritzen gara lanean. Aurrera daramagun Hirigintza Eredua beste hainbat jakintza-arlorekin harreman zuzenean lantzen dugu, hala nola, soziologia, arkitektura, politika publikoak, ekologia, lurralde antolaketa…

Lurraldeko eskala ezberdinak antolatzeko teknika, prozedura eta baliabide ezberdinak darabiltzagu. Gure filosofiaren oinarria da toki horietako erabiltzaileak diseinu eta antolaketaren protagonista egitea.

TOKIKO GARAPENA

Tokiko Garapenaren bitartez lurralde baten hazkunde sozio-ekonomiko iraunkorrera bideratutako prozesuak lantzen ditugu. Prozesu hauek egungo belaunaldien bizi-kalitatea bermatzea dute helburu, etorkizuneko belaunaldiena arriskuan jarri gabe.

Lantzen dugun Tokiko Garapena komunitate, auzo edo hiri baten baliabide eta ahalmen endogenoen identifikazioan eta aprobetxamenduan oinarritzen da. Tokiko ekonomiaren eta gizartearen eraldaketak bultzatzen ditugu tokiko eragile sozioekonomiko publiko eta pribatuen artean erabakitako eta hitzartutako ekintza sortarekin.

Lurralde bakoitzaren potentzialitate endogenotzat hartzen ditugu faktore ekonomiko eta ez ekonomikoak. Azken hauen artean honako hauek azpimarratzen ditugu: baliabide sozialak, kulturalak, historikoak eta instituzionalak.

AHOLKULARITZA ESTRATEGIKOA

Lurraldean batera dauden elementu fisiko, natural, ekonomiko, politiko eta kultural guztien ikuspegi integratzailea lantzen dugu Lurralde Planifikazioarekin. Honetarako, lurralde eskala ezberdinetako espazio fisikoaren, ekonomiaren balio katearen eta artikulazio sozialaren dimentsioak aztertu, garatu eta kudeatzen ditugu.

Lurralde Planifikazioa garatzeko Gobernu Arkitektura Berriak diseinatu eta bideratzen ditugu. Botere espazio berritzaile hauek tokiko administrazioak, komunitatea eta sektore ekonomikoa elkartuz osatzen ditugu.

Analisia eta ikerketa

Estrategia zehaztu ostean, analisi kuantitatibo eta kualitatiboak eskaintzen ditugu, prozesu parte-hartzailez gain.

Formakuntza

Lantegi, ponentzia eta ikastaroak eskaintzen ditugu, unibertsitate eta erakundeekin elkarlanean.

Parte hartzea

Edozein prozesu sozialen dinamizazioa burutzen dugu. Gure estrategien diseinu parte-hartzaileagatik apustu egiten dugu.

Aholkularitza estrategikoa

Edozein erronkaren aurrean, oinarri komunitarioa duen tokiko garapen aholkularitza, prozesu sozial eta tokikoak edo hiri estrategiak eskaintzen ditugu entitate eta administrazioei.

Diseinua eta gauzatzea

Estrategia elkarlanean antolatu ostean, proiektua bukaeraraino eramateko gaitasuna eskaintzen dugu, honen diseinu tekniko eta exekuzioarekin.

SAREA

Hiritik At-en prozesu aberatsenak ikuspuntu ezberdinetatik sortzen direnak direla uste dugu. Egun, Hiritik At profil ezberdinetako 7 bazkide kooperatibistok osatzen dugu.

Hala ere, proiektuak burutzeko unean sare lan, baliabide propio eta tokiko ezagutzak baliatzen ditugu. Eragile hauetan elkarlanean gabiltza:

Esku artean proiektu interesgarri bat badaukazu eta lagun zaitzagula uste baduzu, ez izan zalantzarik.

Jarri harremanetan gurekin!

Esku artean proiektu interesgarri bat badaukazu eta lagun zaitzagula uste baduzu, ez izan zalantzarik.

Jarri harremanetan gurekin!

TELEFONO

622 60 91 29

CORREO ELECTRÓNICO

hiritik-at@hiritik-at.eus

BDS KOOP
Aixin Zolua 5
20304 IRUN

WIKITOKI
Harrobia plaza 5, 2. pisua
48003 BILBAO

© Hiritik-At Coop 2022