Merkataritza Txikia suspertzeko Plan Berezia

Tokiko garapena

Lekua: Oiartzun
Eskala: Hiria
Urtea: 2016
Bezeroa: Oiartzungo Udala
Kolaboratzaileak: Aztiker

Hiru hilabetez garatutako prozesu parte hartzaile honetan, bi izan dira lorturiko emaitza esanguratsuenak. Batetik, Udala, Oiartzungo herritarrak eta bertako Merkatariak barnebiltzen dituen merkataritza elkartea birsortzea, eta bestetik, ekintza plana diseinatzea.

Hau guztia egin ahal izateko, lehenik ikuspegi ezberdinetatik landutako diagnosia osatu da, egungo Oiartzungo merkataritzaren argazki zehatza lortuz. Bestetik, herritarrak, merkatariak eta herri agente ezberdinek ekarpenak egin zitzaten, foro ezberdinak antolatu dira.